ZURE EGOERA FISIKOA LANDUZ ERRENDIMENDUA HOBETU

Zure potentzial fisiko onena bilatu

UNDERCONTROLI BURUZ

Ander Etxabe naiz, helburu bat duen eskalada zale amorratua: eskalada errendimendua mugatzen duten oztopoak ulertu eta gainditzea. Hainbat urtez entrenatzen ibili ondoren, eta haren inguruan ikasi ostean, baina batez ere Pedro Berguaren eta Xeber Iruretagoienaren ondoan aritu ondoren – lehena eskalada-entrenamenduan aditua eta bigarrena eskuko lesioetan erreferente – profesional gisa garatu naiz. Eskura Osasun Zentroko fisioterapeutekin elkarlanean goiko gorputz-adarraren lesioen berregokitzapena lantzen aritzen naiz. Bide honetan, egun bi zerbitzu nagusi eskaintzen ditut, eskaladara itzultzeko berregokitzapena eta entrenamendua, azken hau mugikor-aplikazio baten bidez erraztuz.

GURE PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK

ZURE OSASUNA LEHEN HELBURUA

Lehenik eta behin, nigana gerturatzen den hori ezagutzeaz arduratzen naiz, bere bizitza zein den ezagutu (ordutegiak, lana, aisialdia…) eta haren egoera fisikoaren balorazio bat egiten dut. Mugikortasuna, erresistentzia, indarra… aztertu ondoren, pertsona bakoitzaren bizitzara eta egoera fisikora ahalik eta gehien egokituko diren ariketak diseinatzen ahalegintzen naiz. Modu honetan, lesioen prebentzioa eta errendimendua dira helburu; entrenatzen ari den pertsonak haren burua ezagutuz, konfiantzaz entrenatu dezan, segurtasun eta ongizatea bermatuz.

HOBETU ZURE ERRENDIMENDUA

Norbanakoaren berezitasunetan oinarritutako prestakuntza espezializatuaren bidez, eta, noski, prestakuntza honen jarraipen ahalik eta zorrotzena eginez, zure eskalada-errendimendua inoiz ez bezala hobetzea da helburua. Orain arte izandako mugak gainditzea, indarra eta erresistentzia hobetzea eta helburuak betetzea izango da helmuga. Hala ere, bide errazik ez dagoela sinistuta, bidea malkartsuan, nahiz bide lau eta errazean, zure ondoan oztopoak gainditzen lagundu nahi dizut.

BALORAZIO PRESENTZIALAK

Aurrez aurre egiten ditudan lehen balorazioetan zure egoera fisikoaren lehen argazki ahalik eta argiena ematen ahaleginduko naiz. Modu honetan, entrenatzen hasi aurretik dituzun indarguneak eta ahulguneak identifikatuko ditugu elkarrekin, eta horietatik abiatuko gara modu seguru eta efizientean lan egiteko. Errendimendu onena lortzeko bidean detaileak garrantzitsuak izango dira, eta bidelagun izango nauzu prozesu honetan.

Skip to content