Harrian zein rokoan, pareta handietan zein bloke txikietan, zure bide eta proiektuetan lagunduko zaitut.
ESKURA OSASUN ZENTROKO instalazioetan eskaladara bideratutako zerbitzu anitzak eskaintzen ditugu. Berregokitzapenerako eta lesioen prebentziorako balorazioekin batera, zure beharretara egokitutako entrenamenduak eskaintzen ditugu, zure helburuak lortzen laguntzeko. Gure eskalada eta errekuperazio espezialistek oztopoak gainditzeko eta modu seguruago batean entrenatzeko estrategiak eskainiko dizkizute. Ezagutu gure zerbitzuak eta eman errendimendu bikaina lortzeko lehen urratsa.
Datu bilketa zehatza egiten dugu tanita, plikometro eta zinta metrikoaren bidez. Neurketa honek gorputzeko gantzari, masa muskularrari eta hezur-masari dagokion informazio garrantzitsua ematen digu.
Lesiorik izan ala ez, azken hauen prebentziorako garrantzitsua da balorazio hau. Honen bidez indarrari eta artikulazio mugikortasunari lotutako gabeziak identifikatuko ditugu. Eskalatzailearen mugimenduaren errepresentazio eskematiko bat izango da. Beraz, mugimenduaren efizientzia landuz, errendimendua hobetuko genuke.
Profil fisiologiko lokala zehazteko froga anitzez osatutako balorazioa da honakoa. Besaurreko gaitasunak identifikatzen eta baloratzen ditut, hala nola, indarra, RFD, erresistentzia anaerobiko eta aerobikoa eta oklusio-atalasea, eta honekin batera, trakzio indarra. Gaitasun horiek identifikatzeko testak indar-sentsoreen bidez egiten dira. Profila konpentsatua dagoen edo ez zehaztuko dugu, eta jasotako datuen guztien arabera entrenamendua osatuko dugu.
Behin aurrez aurreko balorazioa eginda, HILABETERO ezarriko dugu plangintza aplikazio mugikor baten bidez, jasotako datuak eta denboraldirako ezarritako helburuak aintzat hartuta. Zerbitzu honen berezitasun nagusia gertutasuna eta etengabeko jarraipena dira; izan ere, aplikazioak eskaintzen duen txat-aren bidez zure eguneroko beharrei moldatzeko aukera izango dut. Aplikazioan bertan entrenamendu guztiak bideo eta azalpen argien bidez bideratuko dizkizut, ahalik eta modu efizienteenean lan egin dezazun.
Behin aurrez aurreko balorazioa eginda, HIRU HILABETERO ezarriko dugu plangintza aplikazio mugikor baten bidez, jasotako datuak eta denboraldirako ezarritako helburuak aintzat hartuta. Zerbitzu honen berezitasuna lan egiteko modu autonomoa da; hau da, lehen bi asteetan entrenamenduetan zehar sortuko zaizkizun zalantzetan lagunduko zaitut, baina ondoren zure kabuz jarraitzeko aukera izango duzu. Betiere hiru hilabete horietan zehar lesioren bat agertuko balitz kontaktuan jarri eta plana aldatuko genuke egoeraren arabera.
Eskaladarekin lotutako lesioa baduzu, Eskura Osasun Zentroan lesioaren balorazio zehatz bat egingo dugu. Bertan lesioa bera eta harekin lotutako faktoreak ulertzeko froga anitzak egingo ditugu. Lesionatutako eremuaren indarra eta mugikortasuna baloratzeko goniometria eta dinamometria teknikak erabiltzen ditugu. Balorazio hau errekuperazioaren norabidea zehazteko erreferentzia puntu gisa erabiliko da.
Eskaladarekin lotutako lesiorik ez baduzu ere oso interesgarria da, batez ere hauen prebentziorako, mugikortasunean eta indarrean ditugun gabeziak identifikatzeko halako balorazioak egitea. Aurreko balorazioan bezala, goniometroaren eta dinamometroaren bidez gorputzaren bi aldeak konparatzeko neurketak egingo ditugu. Informazio hau erabakigarria da konpentsazio posibleak identifikatu eta tratatzeko, eta era berean, zure errendimendua hobetzeko, zure mugikortasuna eta efizientzia hobetuko litzakeelako.
¿Tienes dudas?